HAP9

Irakasgaia: 
Hizkuntz ingeniaritzaren arloko aplikazioak

Kurtsoak hiru zati desberdinez osatuta egongo da: i)Itzulpen automatikoa: kurtsoan itzulpen automatikorako paradigma desberdinak zehaztasunez aztertuko dira, etaparadigmen konbinazioen beharra eta konbinazio horienmota desberdinak ikusiko dira. Horretaz gain, ikasleek kasu praktikoak eta erabilgarri dagoen ingeles-euskarabenetako sistema bat aztertzeko aukera izango dute; ii)Hezkuntza eta Hizkuntzaren Prozesamendua (HP):kurtsoaren bigarren zatian HP tresnak eta baliabideenerabilera bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan aztertukodira, baita hauen erabilera gai orokorrenikasketa-prozesuan ere; iii) Web-bilaketa eta Testu-Meatzaritza: zati honetan web-bilaketaz eta informazio berreskurapenaz gain, informazio erauzketarako bestelako testu-meatzaritzarako metodoak ere aztertuko dira; baita testu askea analizatu eta prozesatzeko metodoak eta hauen erabilera zenbait aplikazio zientifiko zein komertzialetan ere.Informazioaren berreskurapenaren oinarrizko kontzeptuekin hasiko gara, testuetan oinarritutako berreskurapen sistemen oinarrizko algoritmoak azalduz,ikerkuntzaren mugetaraino iritsi arte.

1. gaia: Hizkuntzen ikaskuntza, HP eta tutore adimendunak
- Hizkuntzen ikaskuntzarako teknologiak: ordenagailuz lagundutako ikaskuntza adimenduna.
2. gaia: Informazio elebakarraren etaeleanitzaren bilaketa eta erauzketa.
- Informazio bilaketa. Informazio berreskurapena (IR):modeloa, teknikak, ebaluazioa, adibideak eta HP
3. gaia: Itzulpen automatikoa
- Itzulpen automatikorako teknikak eta paradigmak.

ECTS: 
9 H
Language: 
EU
Lauhilekoa: 
2. lauhilekoa

Koordinatzailea:

There is currently no content classified with this term.

Subscribe to RSS - HAP9