Master Tesia

Tituloa: 
Hiztegi elebidunak automatikoki sortzea ahalbidetzen duten pibotaje tekniken azterketa eta konparaketa
Egilea: 
Iker Manterola Isasa
Laburpena: 
Hiztegi elebidunak oinarrizko baliabideak dira itzulpengintzan, hizkuntzen ikasketan edota hizkuntza naturalen prozesamenduaren arloko hainbat atazatan. Hala ere, baliabide gutxien duten hizkuntzen kasuan oso zaila da mota honetako baliabideak eskuratzea. Testuinguru honetan, hiztegi elebidunak automatikoki sortzea ahalbidetzen duten tresna edota teknikak erabiltzea oso lagungarria izan daiteke. Lan honetan hiztegi elebidunak automatikoki sortzeko erabili daitezkeen teknikak aztertu eta konparatzen dira, eta baita horien bidez lortzen diren hiztegiak ere. Azterketa horiek baliabide gutxien duten hizkuntzen testuinguruan kokatzen dira. Abstract Bilingual dictionaries are key resources in several elds such as translation, language learning or various NLP tasks. However, it is very dicult to obtain this kind of resources in the case of less resourced languages. In this context, the use of techniques and tools which allow to create bilingual dictionaries automatically can be very useful. This work analyzes and compares these techniques, and also the dictionaries obtained with them. These analyses are performed in the context of less resourced languages.
Tutorea: 
Kepa Sarasola Gabiola
Urtea: 
2012