Master Tesia

Tituloa: 
Itzulpen Automatikorako patroi-bilaketa
Egilea: 
Uxoa Iñurrieta Urmeneta
Laburpena: 
Proiektu honetan, erregeletan oinarritutako Itzulpen Automatikoko sistema bat hobetzeko patroi orokor batzuk sortu nahi izan ditugu, hiztegietako adibideetan oinarrituta. Patroiak sortzeko gure lehen hurbilpena izan denez, izen bereziak edo zenbakiak barne hartzen dituzten esaldi eta esaldi-zatiak bakarrik hartu ditugu. Gaztelania-euskara hiztegiko 132 adibide eta ingelesa-euskara hiztegiko 420 hartu, eta aztertu dugu ea itzulpen-sistema hobetuko luketen eta zenbat erabiliko liratekeen. Azkenean, gaztelania-euskara sistemarako 30 patroi eta ingelesa-euskara sistemarako 104 sortu ditugu. Abstract: The aim of this project is to create some patterns that will improve a rule-based machine translation system. As this is our first approach, we have just taken some sentences and parts of sentences from dictionary examples (132 from a Spanish-Basque dictionary and 420 from an English-Basque dictionary), all of them containing entity nouns or numbers, and we have analyzed whether they would improve our system and how often they would be used. We have finally decided to create 30 patterns for the Spanish- Basque system and 104 for the English-Basque one.
Tutorea: 
Nora Aranberri, Arantza Díaz de Ilarraza eta Kepa Sarasola
Urtea: 
2013