Master Tesia

Title: 
Euskarazko denbora-egituren azterketa eta lehen etiketatze-eskemaren proposamena
Author: 
Begoña Altuna
Laburpena: 
Testuetan agertzen den denborari buruzko informazioa oso baliagarria da testuaren ulermenerako, gertakariak denboran kokatzen laguntzen baitu. Denboraren araberako antolakuntza hori baliatu ahal izatea oso aurrerakuntza interesgarria da Hizkuntzaren Prozesamenduko hainbat sistemarentzat, hala nola, informazioa erauzteko sistementzat, itzulpen automatikoarentzat, galdera-erantzunen sistementzat eta laburpen automatikoarentzat. Sistema horiek denbora-informazioa atzigarri izan dezaten, testuan agertzen diren denbora-egiturak analizatu, sailkatu eta ordenagailuak prozesatzeko moduan, informazioa etiketen bidez atzigarri bihurtuz, jarri behar dira. Lan honetan hizkuntza naturaleko testu batzuetako denbora-egitura batzuk aztertu dira eta horien ezaugarririk nabarmenenak etiketatzeko proposamena gauzatu da beste hizkuntzetan egin diren etiketatze-lanetan oinarrituz eta euskararako bide aproposenak aukeratuz.
Tutor: 
Ma Jesús Aranzabe
Urtea: 
2013