Master Tesia

Title: 
QA-RDF: Galdera-erantzuna Wikipediako infotauletatik erauzitako RDFaren gainean
Author: 
Maddalen Lopez de Lacalle
Laburpena: 
Gero eta informazio gehiago dago webean erabilgarri, baita egituratutako informazioa ere, azken hauen artean, Web Semantikoaren etorrerarekin, RDF ezagutza-baseak aurkitzen direlarik. Euskararen kasurako ere Wikipediako artikuluen infotauletako informaziotik erauzitako RDF ezagutza-basea dago eskuragarri. Bestalde, erabiltzaile arruntek informazio hau atzitu ahal izateko beharrezkoak dira hizkuntza natural bidezko interfazeak. Lan honetan, zehazki, Wikipediako artikuluen infotauletako informaziotik erauzitako RDF sarea kontsultatzeko galdera-erantzun sistema bat garatu dugu, zeinek sarrerako hizkuntza naturalean idatzitako galdera SPARQL lengoaiara itzuli ondoren RDF sarean erantzuna bilatzen duen. Erabilitako hurbilpenak baliabide eta teknologia linguistiko gutxi erabiltzen ditu: RDFtik eta Wikipediatik erauzitako sinonimo hiztegiak eta galdera analizatzailea. Hala ere, landu ditugun galdera-patroientzat, burututako ebaluazioan, sarrerako galdera SPARQL lengoaiara itzultzean emaitza onak lortu ditu, baita galderarentzat erantzun zuzena itzultzean. Honez gain, guk egindako proben arabera, erantzunak testu-hutsaren gainean bilatzen dituen IHARDETSI galderaerantzun sistemak baino asmatze-tasa altuagoa lortu du.
Tutor: 
Montse Maritxalar Anglada
Urtea: 
2012