Master Tesia

Title: 
Automatic anaphora resolution in Kyoto project
Author: 
Sonia Ortiz de Arri
Laburpena: 
Lan honen helburua ingelerazko korreferentzien ebazpenerako tresna modular bat Kyoto proiektuan integratzea izan da. Kyoto proiektuaren helburuetako bat semantikan oinarritutako informazio-erauzketa sistema eleaniztuna sortzea da eta helburu horri lotuta, beste lan askoren artean, korreferentzien ebazpen automatikoa egiten duten tresnen erabilera eta integrazioa egitea aurreikusi da. Lan honetan, korreferentzien ebazpen automatikoa egiten duten hainbat tresna ebaluatu ditugu: GuiTAR, BART, Reconcile, SUCRE eta Stanford-eko CoreNLP. Haien azterketa egin ondoren, proiektuaren beharretara hobekien egokitzen zena BART zela erabaki eta tresna hori Kyotoko gainontzeko tresna linguistikoen artean integratzeko urratsak egin ditugu: batetik, beharrezkoa izan da BART tresnarentzat egokitze modulu bat diseinatu eta implementatzea, eta bestetik, integratutako tresna horrek korreferentzien inguruan eskaintzen digun informazio semantikoa Kyoto proiektuko KAF fitxategietan behar bezala txertatu behar izan dugu. Lan honen azken helburua, Kyotoko informazio erauzketarako errobotek (kybot-ek) baliatzen duten informazio semantikoa aberastea izan da.
Tutor: 
Arantza Diaz de Ilarraza
Urtea: 
2012