Master Tesia

Title: 
Itzulpen-memorietatik itzulpen automatikora
Author: 
Alaitz Etxebeste
Laburpena: 
Proiektu honen helburua itzulpen-memorietatik hasi eta itzulpen automatikora iristeko bide egokia topatzea da. Horretarako, lehenengo azterketa bibliografiko sakon bat egin da itzulpenaren inguruan, itzulpen-memorietan murgilduz. Hauen inguruko kontzeptu garrantzizkoenak argitu eta itzulpen-memoriak erabiltzen dituzten tresna desberdinak azalduko dira. Honetaz gain, itzulpen-memoriak oinarri bezala hartuta egin diren saiakera batzuk aipatuko dira. Alor zabal hau gure hizkuntza den euskarara egokitu nahian, berak eta berak bezalako hizkuntzen ezaugarri eta arazoez hitz egin da. Bukatzeko esperimentu bat egin da itzulpen-memoria zehatz bat aukeratuta eta itzulpen automatiko estatistiko sistema duen Moses tresnarekin. Gaztelaniako dokumentu bat itzuli da, batetik itzulpen-memoria soilik kontuan hartuta eta bestetik itzulpen automatiko estatistikoa gehituta itzulpen-memoriei. Azkenik esperimentuaren emaitzak eta ondorioak azaldu dira.
Tutor: 
Nerea Ezeiza eta Kepa Sarasola
Urtea: 
2012