Master Tesia

Title: 
Framenet eredua euskarara egokitzen. Hastapeneko azterketa
Author: 
Edurne Labaka
Laburpena: 
Euskarazko FrameNet proiektua definitu eta eredu horren arabera corpusa etiketatzea oso lagungarria izan daiteke itzulpen automatikoa lantzeko (batez ere desanbiguazioari begira), ikasketa automatikoa aplikatzeko, QA sistemetan erabiltzeko, informazio-erauzketa hobetzeko. Eredu honen aplikazioak ematen duen informazio semantikoa oso baliagarria da oro har Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduan, eta bereziki hizkuntzaren parafrasia, sorkuntza eta interpretazio semantikoa inplikatzen direnean. Euskarazko bertsiorik ez daukagunez oraingoz, lan honetan batez ere ondorioak atera nahi ditugu corpus bat FrameNet eredura egokitzean topatuko genituzkeen zailtasunei begira, eta, gainera, PropBank/Verbnet ereduaren arabera landutako corpusa jada baliagarri izanda, ikusi nahi dugu nola balia genezakeen ahalik eta modurik errazenean Framenet eredura pasatzeko.
Tutor: 
Izaskun Aldezabal
Urtea: 
2011