Sarrera

Datu akademikoak

Matrikula

Programa

Egutegia
2016-2017

Ikasle zerrenda
2016-2017

Master-tesiak

Ikasleentzat

Lan eskaintzak

Webgune instituzionala

EMLCT

Kontaktua

     


Antolatzailea:


Sustatzailea:



Egoitza:

Sarrera

Internet eta telefono inteligenteen erabilera masiboak areagotu egin dute hizkuntzaren tratamendu automatikoaren beharra; interesatzen zaigun informazioa ondo selekzionatzeko edo, esaterako, tratamendu linguistiko lagungarria ezinbestekoa baita.

Begiratu Interneteko orri hauetan:

  • Erabiltzen duzu translate.google.com zerbitzuan ematen duen itzuli dokumentu bat aukera?
    Gmail-en itzuli dituzu mezuak euskarara klik bakar batean?
    Zuk esan esaldi bat euskaraz eta ingelesera pasatzen dizu. Probatu duzu telefonoan?
  • Deskargatu duzu Mitzuli aplikazioa android telefonora? Honek ere testua, audio eta irudiak itzultzen ditu 50 hizkuntza-bikoeetarako, librea da... eta HAP master honetako ikasle batek sortu du!
  • Euskarara itzultzeko ere bai: Matxin (Elhuyar-Ixa) eta Itzultzailea (Eusko Jaurlaritza)
  • Segapoto-ren laguntzaz bertso bat osatu eta lagunei bidali diezu? Hori ere HAP master honetako ikasleek sortua da!
  • IBM-Watson Telebistako Jeopardy programan galderak erantzuten pertsonei irabazi zien programa.
  • http://start.csail.mit.edu/index.php   Galdetu: `How far is Bilbao from London?'
  • Siri-rekin hitz egin duzu?
  • http://news.google.com/
    Nola egiten dute albiste bilduma hori etengabe automatikoki eguneratuta mantentzeko?
  • Loquendo, Nuance, Aholab: Entzun nola irakurtzen dituen zuk idatzitako testuak.
  • Ikusi duzu testu-prozesadoretako 'Autosummarize' edo 'Autoabstract' tresna?
  • Zein kantariren alde agertzen da txio gehien Twitter-en?  LaVoz-Alicanteko Unibertsitatea
  • Kartelak 20 hizkuntzatan?? QRak erabilita Albaola museoan posiblea da
  • http://www.yourdictionary.com/languages.html
    900 hiztegi kontsultagarri ingeleserako, 300 espainierarako, 9 euskararako.
  • Bilatu dituzu elurrarrekin (snow) zerikusirik duten hitzak OneLook hiztegi-zerbitzuan?
  • http://www.hiztegia.net: 50 hiztegi euskararako
  • Zein adjektiborekin erabiltzen da "mailegu" hitza? Bilatu Web-corpusen Atarian.
  • Oraindik ez duzu erabiltzen Euskalbar?
  • Badakizu ixa-pipes tresnak Ixa Taldean sortu dugula eta euskara, ingelesa eta espainiera analizatzeko oso baliagarria dela.

Baina... nola dabiltza aplikazio horiek? Informatikaria edo ingeniaria bazara... Zein dira oinarrizko tresna informatikoak hor barruan? Nola integratu daitezke aplikazio hauek beste aplikaziotan edo webean?

Filologo edo hizkuntzalaria bazara... Zelan erabiltzen da ezagutza linguistikoa hor barruan? Lexikoa, gramatika, adierak? Zelan egiten dira automatikoki aplikazio horietan beharrezkoak diren analisi morfologikoa, sintaktikoa eta semantikoa?

Eusko Jaurlaritzak Infoingeniaritza linguistikoa aukeratu du bere ikerkuntza-lerro estrategikoren artean. Lerro honetan ikerketa eta garapena landuko duten ikertzaile berriak behar dira (informatikariak eta hizkuntzalariak).

2001-02 ikasturtetik gabiltza ikastaro hauek eskaintzen.

Hizkuntza Teknologiaren mundu honetan sartu nahi duzu gure eskutik?

GAURKOTASUNA:

Hizkuntza aztertzea eta berau ordenagailu bidez tratatzeko dauden teknikak eta aplikazioak ezagutzea da irakasgaiaren helburu nagusia. Hizkuntz industrien barruan kokatzen diren aplikazioen artean honakoak sartzen dira:

  • Testuen edizioa eta kudeaketa (zuzentzaile ortografikoak eta gramatikalak, hiztegi-laguntzak)
  • Informazio-bilaketa eta -eskurapena testu-masa handietan
  • Itzulpen automatikoa
  • Lengoaia naturaleko interfazeak
  • Hizketaren tratamendua

DIZIPLINARTEKOTASUNA:

  • Sei sail eta beste horrenbeste jakintza-arlo batu gara doktorego-programa honen koordinazioan: Lengoaia eta Sistema Informatikoak, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa, Komunikazioen Ingenieritza, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala.
  • UPV-EHUk ondoko erakundeekin egin du hitzarmena, azpiegituran eta irakaskuntzan lankidetza izateko: Elhuyar fundazioa, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, S.L.VICOMTECH, Asociación Centro de Tecnologías de Interacción Visual y Comunicaciones, Robotiker Tecnalia, Langune.
  • Beste Unibertsitateekin lankidetza:
    • Universitat de Barcelona
    • Universitat Politécnica de Catalunya
    • Urije Universiteit, Amsterdam
    • Dublin City University
    • Universität Zürich
    • Technische Universität Darmstadt
    • Sapienza. Università di Roma

Pil-Pilean



Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua JOB: Extended application deadline for PhD position in corpus-based translation. Innsbruck https://t.co/yxCcOBdQdJ'€¦ https://t.co/rXIlFghiIO


Extended application deadline for PhD position in corpus-based translation research in Innsbruck. For details, see https://t.co/yxCcOBdQdJ


7 students from our masters in #ikergazte2017 Congress on Research in Basque :-) https://t.co/6njsrdskjc