DIANN izeneko atazaren helburua biomedikuntzako ikerketako testuetan ezintasunak automatikoki detektatzean datza (adibidez, "ikusmenaren galera", "dementzia" etab.). Ezintasun hauek ezeztatuta egon daitezke ("dementziarik gabeko gaixoetan...") eta bai ezeztatutako baita ezeztatu gabeko ezintasunak, ingelesezko eta gaztelerazko Elsevier-eko 500 artikulu-laburpenetan detektatu behar dira. Ixa taldeak ataza honetan sistemarik hoberena aurkeztu du Ibereval 2018an.