IXA taldea ikasleekin lankidetzan

Informatikako gradu edo master bateko ikasle bazara eta interesa baduzu big datan,deep learning-ean, hizkuntzaren prozesamenduan, edo aplikazioen garapenean (zerbitzariak, clusterrak, GPUak,... ) hurbildu guregana eta zure intereseko lan ildoekin lotutako lana izango duzu, bai ikerketan aritzeko baita hizkuntzaren prozesamenduko enpresekin lankidetzan aritzeko ere ...

Zer eskaintzen dugu:

Gradu zein masterreko lan-poltsak urte osoan zehar (Graduko 3. ikasmailatik aurrera), eta udako lanak maiatzean hasita (Graduko 2. mailatik aurrera), gradu-amaierako proiektua bideratzeko aproposak, nahi izanez gero.

Izena eman martxoaren 15a baino lehen..

Bestelakoak

    Graduan:

    Master mailan:

  • Masterretako ikasleentzako lan-poltsek aukera ematen dute master-tesia eta doktorego-lanak bideratzeko.
  • Masterrak egiteko beste laguntza batzuk (EHU, EJ, Ministeritza...): laguntzak EHU/UPV, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua
  • Doktorego-tesia egiteko bekak 51 tesi egin dira Ixa Taldean

Honelako ikasleak bilatzen ditugu:

  • Iniziatiba eta ikertzeko interesa dutenak
  • Programazio-teknika eta metodo matematiko aurreratuetan interesa dutenak

Informazioa: ixa.eus
Kontaktua: kepa.sarasola[abildua|at]ehu.es, e.agirre[abildua|at]ehu.es