Master Tesia

Title: 
Anafora leiala eta pronominala etiketatzen laguntzeko sistema
Author: 
Iakes Goenaga
Laburpena: 
LNP alorreko lanaren zati bat testuak etiketatzea da, ondoren lortutako corpusarekin beste- lako teknika batzuk erabiliz ataza ezberdinak burutzeko. IXA taldean etiketatzeko erabiltzen den tresna MMAX2 izeneko kode irekiko aplikazioa da. Honekin hizkuntz fenomenoak markatzeko lana grafikoki egin daiteke modu azkarrago eta errazago batean. Etiketatze lan horretan arazo handiak ematen dituzte anaforek, zenbait ka- sutan hauek identifikatzea oso zaila delako eta behin identifikatuta, hauen aurrekariak zeintzuk diren zehaztea ez delako erraza. Proiektu honekin anafora del eta pronominal gehienak automatikoki markatzea lortu da hizkuntzalari batek eskuz MMAX2 erabilita markatu izan balitu bezala. Diseinatu dugun sistemak anafora fidelak eta pronominalak markatu dituenean, hizkuntzalariak egin beharko duen gauza bakarra proposamenak onartzea ala zuzentzea da.
Tutor: 
Olatz Arregi
Urtea: 
2011