Sintaktikoki Etiketatutako Euskarazko Corpus Historikoa sortzearen helburu nagusia hizkuntzalaritza diakronikoaren, eta batez ere sintaxi diakronikoaren alorreko ikertzaileentzat lagungarri izango diren Hizkuntzaren Prozesamendurako oinarrizko tresnak sortzea da. Corpusak euskarazko lehen testuetatik euskara batua sortu bitarteko testuak bilduko ditu, hau da XV. mendean hasi eta XX. mende erdialdera bitarteko testuak.