Medikuntza arloko eta arlo juridikoko hizkuntzaren prozesamendua

PROSA-MED: PROcesamiento Semántico textual Avanzado para la detección de diagnósticos, procedimientos, otros conceptos y sus relaciones en informes MEDicos.

Osasun-sektoreak garrantzia handia du gizartearen bizi-kalitaterako eta baita bere disziplina-arteko izaeragatik. Egunero, milaka dokumentu mediko sortzen dira osasun sisteman (ospitaleak, osasun-zentroak), eta testuen analisi automatikorako tresnek aurrerapen handia ekar dezakete, testu horietan dagoen ezagutza prozesatuz. Proiektuak lan hauek egiteko tresna-multzo zabala eta eraginkorra sortuko du, eginkizun hauetarako: - Testu medikoen analisi morfologiko, sintaktiko eta semantikoa - CIE-10 kodeketaren bidezko esleipena txosten medikuei

DETEAMI: Sendagaien aurkako erreakzioen detekzioa txosten medikuetan, lengoaia naturalaren prozesamenduko teknikak erabiliz.

Proiektu honetan Lengoaia Naturalaren Prozesamenduko (LNP) tresnak osasun arloko testuekin erabiltzeko egokitu ditugu.
Hain zuzen ere, DETEAMI proiektuan helburu nagusia drogen aurkako erreakzioak detektatzea izan da.
Osasun-zentroetan jasotzen den informazioa testuzkoa izan ohi da maiz, eta hau horrela, LNP tekniken erabilerak berrikuntza garrantzitsua suposatu beharko luke medikuntzaren inguruan egiten den ikerkuntzan.
Osasun-txostenetako edukia automatikoki analizatu eta egituratu dugu testuetan biltegiratuta dagoen informazioa interpretatu eta erauzi ahal izateko.

Orriak

RSS - Medikuntza arloko eta arlo juridikoko hizkuntzaren prozesamendua-rako harpidetza egin