HiTZeko jakintza arloetako argitalpenetan ez agertzeko (argitalpen orokorrean beti agertuko da nahiz eta hau aukeratu)

Ipuin-moldaketa herri-hizkerara egokitzeko, aldatzeko eta modu esanguratsuan kontatzeko markaketa: Ahozko komunikazioa lantzen eta aztertzen Haur Hezkuntzako gelan

Lan honetan Martin Txiki eta Basajaunak ipuinaren irakurketa ozen esanguratsuak talde zehatz bateko haurren hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunean izan duen eragin zuzena aztertu da, beren beregi diseinatutako esku-hartze eta ikerketa baten bidez. Zehatzago, ipuina bizkaierara moldatu da eta Mungiako Legarda HLHI ikastetxeko Haur Hezkuntzako 4 urteko gela batean irakurri da, horrek haurrek duten euskalkiaren ezagutzan eta egiten duten erabileran duen eragina aztertzeko. Esku-hartzea egiteko lan moldea konstruktibismoan oinarritu da.

Euskara (batua) ingurune digitalean: bidean ikasiXa eta etorkizuneko erronkak

Euskara batuaren etorkizuneko erronkak ingurune digitalean: horra Euskaltzaindiak Ixa Taldekooi paratu zigun gaia, Arantzazun 2018ko urrian egin zen biltzarrera gonbidatu gintuelarik. Ondorio hauek ateratzen ditugu artikuluan: - Hizkuntza‐teknologien arloak garrantzi estrategikoa du hizkuntzaren etorkizunari begira. - Hizkuntza-teknologia ardatz bat izango da Europan datozen urteetan, eta inbertsioak egingo dira; Espainian bada dagoeneko - plan bat, diruz ondo hornitua, eta Euskal Herrian ere pareko zerbait beharko genuke berandu baino lehen.

S3FORKIDS: Haurrei zuzendutako soluzio adimendun eta unibertsal berria web informazio segurua bilatzeko

Proiektu honen helburua, umeei zuzendutako webguneen bilatzaile adimendun berri bat garatzea da, eduki egokiak eta adinaren arabera gomendatuak bilatzeko aproposa. Helburu orokorra haurrek egiten dituzten Interneteko bilaketen segurtasuna eta gardentasuna maximizatzea da. Datu handiak, hodei-konputazioa, ikasketa sakona eta hizkuntza naturalaren prozesamendurako (NLP) teknikak erabilita sortutako motor hau gai izango da edonondik informazioa bilatzeko, lortzeko eta sailkatzeko, eta, lehen aldiz, bilaketa eleaniztunari aurre egiteko, euskarazko zein beste hizkuntza batzuetako edukiak erakutsiz.

Orriak

RSS - HiTZeko jakintza arloetako argitalpenetan ez agertzeko (argitalpen orokorrean beti agertuko da nahiz eta hau aukeratu)-rako harpidetza egin