Lan honek euskararako korreferentzia-ebazpenean egindako lanari jarraipena ematea du helburu, korreferentzia-ebazpenerako neurona-sareetan oinarritutako sistema bat eraikiz. Horretarako polonierarako eraikitako sistema
bat hartu da abiapuntutzat, eta euskarara egokitu. EPEC-KORREF corpusetik abiatuta, aipamen-bikoteak
eta hauen ezaugarriak erauzi dira eta neurona-sarea entrenatu da aipamen-bikoteak korreferenteak ote diren
erabakitzeko. Jarraian, neurona-sarearen iragarpenetatik korreferentzia-klusterrak sortu eta ebaluatu egin dira.