Lan-poltsak eta udako lanak

IXA taldean lanpoltsetarako eta Gradu Amaierako Lanetarako kolaboratzaileen bila gabiltza. EHUko graduko eta graduondoko informatikariak behar ditugu.

Noiz: maiatzetik aurrera
Egitekoak: Hizkuntzaren teknologiekin lotutako lanak: adimen artifizialaren inguruko lanak, tartean itzulpen automatiko neuronala, testu multimodalen prozesamendua, dialogoa (Amazon Alexa eta Google Assistant), deep learning teknikak, big data, etab.
Jarduerak: kolaborazioak eta lan-poltsak (150 eta 300 ordukoak, 6 eta 12 ECTS). Finantziazio aukerak aztertuko dira (denera 937,5€ eta 1875€ + Gizarte Segurantza).

Jarduerarako tutore akademiko bat esleituko zaio.

Curriculumak eta espedienteak ixa.administratzailea@ehu.eus helbidera bidali maiatzaren 12a baino lehen.

Edozein kasutan, gurekin kolaboratu nahi baduzu edo argibide gehiago behar baduzu idatz ezazu mezu bat ixa.administratzailea@ehu.eus