HAP10

Subject: 
Corpusetan oinarritutako semantika konputazionala

Ikastaro honek ondoko helburuak dauzka: i) Analisi semantikoan erabiltzen diren baliabide nagusien azterketa. Baliabide horien artean ezagutza base lexikosemantiko orokorrak daude (adibidez, WordNet, Multilingual Central Repository, VerbNet, FrameNet,Ontonotes edo DBpedia), baina baita domeinu espezifikoetakoak ere (adibidez medikuntzako UMLS). Baliabide horietako informazioarekin etiketatutako corpusak ere aztertuko dira. Hainbat hizkuntzakobaliabideak ikusiko dira, ingelesa eta euskara barne.ii) Hitzen esanahiarekin lan egiteko teknika aurreratuaklanduko dira, antzekotasuna eta desanbiguazioa barne.Alde batetik desanbiguaziorako algoritmo nagusiak sakonean ikusiko dira, bai edukidun hitzei dagozkionak (Hitzen Adiera Desanbiguazioa), baita entitateei dagozkionak ere (Izendun Entitateen Desanbiguazioa). Bestetik hitzen eta testuen arteko antzekotasun semantikoa (Testu-Antzekotasun Semantikoa).

1. gaia: Baliabide semantikoak
2. gaia: Desanbiguazio metodoak
3. gaia: Semantika distribuzionala

ECTS: 
9 H
Language: 
EU
Four-month: 
2. lauhilekoa

Coordinator:

Subscribe to RSS - HAP10