HAP3

Subject: 
Hizkuntzalaritza konputazionala, morfologia eta sintaxia

Ikastaroak bi helburu nagusi ditu:

a) morfologiaren tratamendu konputazionalerako oinarrizko kontzeptuak eta ereduak aurkeztea (adierazpen erregularrak, automata finituak, morfologia konputazionala). Ikastaroan zehar, ikasleak Foma, egoera finituko tresna aske eta irekia erabiltzeko aukera izango du. Morfologia aberatseko hizkuntzak landuko dira bereziki.

b) Sintaxiaren tratamendurako formalismo konputazionalen aurkezpena. Horien artean testuingururik gabeko gramatikak, egoera finituko sintaxia, eta eredu sintaktiko probabilistikoak. Lexical Functional Grammar (LFG), Head-driven Phrase Structure Grammar (HPSG) eta Constraint Grammar bezalako formalismoak azalduko dira. Tagging, Chunking eta Parsing (analisi sintaktikoa) prozesuen ikuspegi orokorra emango da.

Ikasgai zerrenda:

1. SARRERA

2. LENGOAIA FORMALAK ETA BEREN APLIKAZIOAK

2.1. Oinarrizko kontzeptuak

2.2. Lengoaia erregularrak

2.3. Testuingururik gabeko lengoaiak

3. MORFOLOGIA

3.1. Morfologia Konputazionalerako formalismoak

3.2. Morfotaktika eta Fonologia

- Hizkuntza desberdinetako fenomenoak

3.3. Egoera finituko morfologia

- Adibideak FOMA erabiliz: lexikoa, fonologia, azaleko sintaxia

4. SINTAXIA

4.1. Egoera finituko sintaxia

4.1.1. Kategoria sintaktikoen esleipena (POS tagging)

- Ezagutzan oinarritua (Constraint Grammar)

- Datuetan oinarritua (metodo estatistikoak)

4.1.2. Chunking

4.2. Hitz Anitzeko Unitateak

4.3. Testuingururik gabeko gramatikak

4.3.1. Oinarrizko eredua

4.3.2. Testuingururik gabeko gramatika probabilistikoak

4.3.3. Baterakuntzan oinarritutako gramatikak

4.4. Mendekotasunen sintaxia

4.4.1. Erregeletan oinarritua

4.4.2. Datuetan oinarritua

 

GAI PRAKTIKOAK

1. Automata finituen eta testuingururik gabeko gramatiken ariketak aplikazio grafiko batean baieztatzea.

2. Oinarrizko kontzeptuak lantzeko kontsulta-baliabideak aztertzea.

3. Gramatika-erregelak interpretatzeko ariketak.

4. Gramatika-erregelak idazteko eta inplementatzeko ariketak.

ECTS: 
9 D
Language: 
EU
Four-month: 
1. lauhilekoa

Coordinator:

Subscribe to RSS - HAP3