Master Tesia

Title: 
Euskarazko espazio-egituren etiketatzea: lehen urratsak
Author: 
Jasone Urruzola Balerdi
Laburpena: 
Proiektu honen helburua euskarazko espazio-egiturak etiketatzeko lehen eredua sortzea da, etorkizunean, IXA taldea ikertzen ari den euskarazko etiketatze semantikoa aberastu asmoz. Horretarako, ingeleserako sortutako ISO-Space eredua izan dugu oinarri eta proposatutako eskema hori euskarara egokitzea izan da egitasmoaren funtsa. Hala, ISO-Space ereduak proposatzen dituen oinarrizko espazio-elementuen izaera eta euren arteko loturen nolakotasuna aztertu eta zehaztu ditugu. Eredua bera ondo ulertzeko, euskarazko testu-zati bat etiketatu dugu, MAE tresnaren bidez. Hizkuntza bakoitzaren gramatika-ezaugarriek kasu batzuetan egokitzapena arreta handiagoz egitea badakarte ere, zailtasunak zailtasun, eredua euskaraz erabiltzeko modukoa dela ikusi dugu. Dena den, espazio-egituren esparruan sakondu ahala, arloa bera, oro har, hastapenetan dagoela nabaritu ahal izan dugu. Izan ere, ereduko hainbat kontzepturen esanahia azalpenetan topatzea zail suertatu zaigu eta, halaber, alderdi teorikoa eta praktikoa ez direla modu edo aldi berean garatzen ari ikusi dugu.
Tutor: 
Izaskun Aldezabal eta Ainara Estarrona
Urtea: 
2016
hitz_gakoak: 
-euskarazko etiketatze semantikoa -ISO-Space -oinarrizko espazio-elementuak -MAE