Unitate Fraseologikoen agerpen literalak, urre baina urri

Unitate fraseologiko asko idiomatikoki eta literalki uler daitezke. Esate baterako, ziria sartzeak bi esanahi izan ditzake testuinguruaren arabera: norbaiti iruzur egitea edo nonbait ziri bat sartzea literalki. Lan honetan, corpusetan oinarritutako azterketa eleaniztun baten berri emango dugu, eta erakutsiko dugu, batetik, halako hitz-konbinazioak oso gutxitan erabiltzen direla literalki praktikan, eta bestetik, idiomatiko-literal bereizketa egiteko garrantzitsua dela semantika ez ezik morfosintaxia ere kontuan hartzea. Lan hau azterketa zabalago batetik (Savary et al., 2019) eratorria da; bost familiatako hizkuntza bana hartu da kontuan azterketa egiteko, eta horietako bati eskainiko diogu arreta berezia hemen: euskarari.
Egileak (ixakideak): 
Egileak: 
Uxoa IƱurrieta
Urtea: 
2019

Argitalpen mota fina (argitalpen_sailkapen_ohia):