Unitate Fraseologikoen agerpen literalak, urre baina urri
Unitate  fraseologiko  asko  idiomatikoki  eta  literalki  uler  daitezke.    Esate  baterako, ziria  sartzeak  bi  esanahi
izan ditzake testuinguruaren arabera:  norbaiti iruzur egitea edo nonbait ziri bat sartzea literalki.   Lan honetan,
corpusetan  oinarritutako  azterketa  eleaniztun  baten  berri  emango  dugu,  eta  erakutsiko  dugu,  batetik,  halako
hitz-konbinazioak  oso  gutxitan  erabiltzen  direla  literalki  praktikan,  eta  bestetik,  idiomatiko-literal  bereizketa
egiteko  garrantzitsua  dela  semantika  ez  ezik  morfosintaxia  ere  kontuan  hartzea.   Lan  hau  azterketa  zabalago
batetik (Savary et al., 2019) eratorria da; bost familiatako hizkuntza bana hartu da kontuan azterketa egiteko, eta
horietako bati eskainiko diogu arreta berezia hemen: euskarari.
Egileak (ixakideak): 
Egileak: 
Uxoa IƱurrieta
Fitxategi publikoak: 
Urtea: 
2019
 
      





