Eguneko albisteen berri izateko txatbot baten garapen

Deskribapena: 
Proiektu honetan eguneko albisteen berri izateko txatbot bat garatuko da. Alde batetik, txatbot honek erabiltzailearekin elkarrizketatxo bat izango du albiste batzuen berri emateko, adibidez, erabiltzaileari interesatzen zaion alor konkretu bateko (kirola, politika,...) egun horretako albisteen titularrak irakurriz. Eta bestetik, erabiltzaileari horietako albisteren bat bereziki interesatzen bazaio, erabiltzaileak albistehorri buruz egindako galderak erantzun beharko ditu txatbotak. Horretarako, elkarrizketa-sistemak garatzeko ingurune bat erabiliko da, eta baita adimen artifizialean oinarritutako galderak erantzuteko sistema bat ere.
Non: 
Donostiako Informatika Fakultatean
Tutorea: 
Gorka Azkune eta Eneko Agirre