Euskalit. Kudeaketa Aurreratua

2023

Aurkezpen mota:

#Qepea ekitaldia
Arduraduna: 
Aitziber Atutxa
#Qepea ekitaldiko helburua #IA zer den eta zer ondorio legalak eta etikoak dituen gaur egun hobeto ulertu ahal izatea zen helburua, eta Euskadiren testuinguruan egindako jardunbide egokiak ezagutzea. Partaideen artean, UPV/EHUko Aitziber Atutxak herri administrazioei aplikatutako hizkuntza naturalaren prozesamenduaz hitz egin zuen bide batez HiTZ Zentroak egiten duen lana bai ikerkuntzan eta baita formakuntzan aurkeztuz. Imanol TerĂ¡n Maruri-k AA sortzailearen onurak, egungo tresna eta modeloak, arriskuak eta jardunbide egokiak erakutsi zuen. Jorge Campanillas Ciaurrizek IA sortzailearen inguruko legediaren beharraz, jabetza intelektualaz eta eduki horien erantzukizunaz hitz egin zuen. Arrate Jaureguibeitiak BAIC - Basque Artificial Intelligence Center aurkeztu zuen, eta Euskadin dagoen AA aplikatuaren ekosistemari buruzko zertzeladak eman zituen. Gainera, Adimen Artifizialaren inguruko proiektuari aurre egiten jakiteko jarraibideak eman zituen. Orai NLP Teknologiatik, teknologia gure merkatura eta ekonomia-ekosistemara azkarrago iristeko, baita kualifikazio-altuko enplegua eta negozioak sustatzeko egiten duten lana azaldu zuen. Bukatzeko, We Are Clickers-eko Leire Legarretak #IAren botere azeleratzailearen bidez datua kudeatzeari esker enpresentzako abantaila lehiakorrak lortzen dituzten proiektuak azaldu zituen.