EDGK

Deskribapen laburra: 
Hizkuntza-ezagutzan oinarrituta osatu den Euskarako Dependentzia Gramatika Konputazionala (EDGK) da.
Egileak (ixakideak): 
Harremanetarako: 
maxux.aranzabe[abildua/at]ehu.es
Deskribapena: 

Hizkuntza-ezagutzan oinarrituta osatu den gramatika konputazionala da hau. Gramatika hau osatzen duten islapen-erregelen bitartez esaldi bateko hitz bakoitzari dependentzia-etiketa bat esleitzen zaio eta hitz bakoitzaren gobernatzailea zein norabidetan aurkitzen den esaldi bakoitzaren barruan zehazten da; alegia, bi hitzen arteko dependentzia sintaktikoa (bata gobernatzailea eta bestea mendekoa) gauzatzen da Dependentzia Gramatikaren Teorian (Tesnière, 1959) oinarrituta. Islapen-erregela horien idazketa Murriztapen Gramatika (Karlsson et al., 1995) formalismoa baliatuz egin da.

Gramatika hau analizatzaile sintaktikoaren bitartez aplikatu ondoren, testu errealetako esaldien analisi sintaktiko osoak lortzen dira.

Funtzionalitatea: 

hizkuntza-ezagutzan oinarritutako analizatzaile sintaktikoaren garapenerako baliatu da (Aranzabe, 2008); erroreen detekziorako erabiltzen den Saroi tresnaren analisi sintaktikorako moduluaren oinarri da (Oronoz, 2009); erregeletan eta estatistiketan oinarritutako analizatzaile sintaktikoak konbinatzea helburu duen Hibrido Sint proiektuan (MICINN, TIN2010-20218) erabili da

Berrikuntza: 

Dependentzia Gramatika ereduaren bidezko lehen gramatika euskararako; tamaina handiko testu errealak sintaktikoki aztertzeko aukera; analisi sintaktiko partzialetik osorako jauzia

Oharrak: 

Euskal gramatikaren parte esanguratsua Dependentzia Gramatikaren eredura moldatu bada ere, egun osatzen ari den lana da hau.

Although a representative part of the Basque grammar has been adapted to the Dependency Grammar, the present grammar is currently being completed.