Elhuyar-Word

Deskribapen laburra: 
Word 2000 testu-prozesadorean integratzen den hiztegi-sistema.
Egileak (ixakideak): 
Harremanetarako: 
xabier.arregi[abildua/at]@ehu.es
Deskribapena: 
Elhuyar Hiztegi Txiki elebidunari kontsultak egiteko sistema da, Word 2000 testu-prozesadorean plug-in gisa integratu dena.
Tresna honek euskarazko edo gaztelaniazko edozein hitz hartuta, bere lemari dagozkion itzulpen posibleak eskainiko dizkio erabiltzaileari; Elhuyar Hiztegi Txiki (Euskara-Gaztelania/Castellano-Vasco) elebidunean agertzen diren itzulpenak, hain zuzen. Kontsultatzen den hitzaren lema eta kategoria konbinazio posible guztiak erakutsiko ditu, eta bikote bakoitzari beste hizkuntzan dagozkion ordainak ere.
Funtzionalitatea: 
Bi erabilera-modu eskaintzen ditu: Pop-up menuen erabilera azkarra (hitz bakar baten ordainak lortu) eta formulario berezituaren informazio gehiagoko aukera (testuinguruko hitzen ordainak denak batera aztertu eta aukeratu, testuan ez dagoen beste hitz bat kontsultatu, adibideak lortu, hitzaren inguruko informazio gehiago Elhuyarren webgunetik jaso...)
Teknologia: 
Aplikazioaren gune nagusia Visual Basic lengoaian dago programatuta.
HiTZen bistaratu: 
Ixan bisataratu: