e-ROLda

Deskribapen laburra: 
Euskarazko aditzen BVI lexikoia eta predikatu-mailan etiketatuko EPEC-RolSem corpusa kontsultatzeko tresna
Egileak (ixakideak): 
Harremanetarako: 
ainara.estarron@ehu.es
Deskribapena: 
e-ROLda BVI lexikoian eta EPEC-RolSem corpusean dagoen informazioa arakatzea ahalbideratzen digun tresna da. Sisteman sartzen garenean, informazio orokorra eta horren gainean bilaketak egiteko aukera ematen zaigu. Bilaketa zenbait ezaugarri orokorren arabera egin daiteke: i) euskal aditza, ii) euskal aditzaren adiera jakin bat edota iii) PB-VNeko aditz-adiera. Corpusean bilaketa zehatzagoak egiteko aukera ere eskaintzen digu tresnak, hala nola, argumentu zenbakia edo balentzia (Arg0, Arg1, ...), PB-VNeko rol semantikoa, EADBko (Euskal Aditzen Datu Basea) rol semantikoa, deklinabide-kasua edota hautapen-murriztapena.
Aditz-sarrera bakoitzak duen informazio bi eremutan banatzen da:
    Aditz bakoitzaren egitura sintaktiko-semantikoak (BVI)
    Corpuseko aditzaren agerpenak (EPEC-RolSem)
Beraz, tresna honi esker, BVI lexikoian gordetzen den euskal aditzaren informazio sintaktiko-semantikoa ikusteaz gain, aditzak EPEC-RolSem corpusean dituen agerpenak ere ikus ditzakegu.
HiTZen bistaratu: 
HiTZen bistaratu
Ixan bisataratu: 
Ixan bisataratu