xMatxin: Matxin sistemaren erregelen idazketarako formalismoa bateratuaren inplementazioa

Kurtsoa:

Saila:

Deskribapena: 
Matxin itzultzaile automatikoaren moduluek erregelen idazketarako formalismo desberdinak erabiltzen dituzte gaur egun eta formalismo bakar bat erabiltzea aurrerapauso garrantzitsua izango da sistemaren garapenean, izugarri erraztuko dituelako, alde batetik, hobekuntzak egiteko erregelen moldaketa eta gehitze-lanak eta, bestetik, sistemaren hedapena edo beste atazetarako moduluen berrerabilpena.Erregelek itzulpen-prozesuko datu-egitura manipulatzen dute, irakurketak, aldaketak, gehitzeak eta ezabaketak burutuz. Gainera sistemako funtzioei deiak ere adieraz ditzakete.Erregelen idazketarako XMLn oinarritutako formalismo bateratu bat diseinatu dugu eta erregeletako patroiek XPath lengoaiaren sintaxiari jarraitzen diote.Proiektu honen helburua formalismo horren interpretatzailea inplementatzea da, diseinatu dugun formalismoan idatzitako erregela multzo desberdinak aplikatu ahal izateko itzulpenaren faseetan zehar.
Irakaslea: 
Aingeru Mayor
Ikaslea: 
-
Esleitua: 
Ez

Titulazioa:

Estrategikoa: 
Bai
Kodea: 
111205