EDBLren XMLzko esportazioaren gaineko kontsulta- eta nabigazio-sistema aurreratua

Kurtsoa:

Saila:

Deskribapena: 
EDBL euskararen datu-base lexikala da, hau da, lexikoari buruzko informazioa jasotzen duen biltegi erraldoia. EDBLko informazioa aldian-aldian testu-fitxategi batera esportatzen da, XML formatu batean. Nahi litzatekeen sistemak XML dokumentu horren gaineko kontsultak eta nabigazioa bideratu beharko lituzke. Asmoa, beraz, horretarako biltegiratze-sistema eta interfazea diseinatu eta garatzea litzateke, sistemaren eraginkortasuna bermatuko duen datu-arkitektura egoki bat eratuz. Ohiko nabigatzailea izan daiteke interfazearen euskarri egokia. Bestalde, estilo-orriak eta XSLT lengoaia erabiliz, plantea liteke datuen aurkezpen desberdinak eman ahal izatea, sistema alde horretatik parametrizagarria eginez.
Irakaslea: 
Xabier Artola
Ikaslea: 
Jon Hernández
Esleitua: 
Bai
Estrategikoa: 
Ez
Kodea: 
0