euskadi.eus atarian Euskal Administrazioak eskuragarri dituen tramite edo zerbitzu bat
atzitzerakoan herritarrei sortzen zaizkien galderei erantzuna bilatuko dien sistema bat
garatzea da lan honen helburua. Sistema honek atarian bertan dagoen informazioa
erabiliko du galdera horientzat erantzunik egokiena bilatzeko. Zehatzago esanda, atari
osoan dauden hainbat FAQ web-orri berezituetan begiratuko du ea herritarrak egindako
galderen antzekorik badagoen, eta sistemaren ustetan antzekoenak diren galderak eta
hauei dagozkien erantzunak erakutsiko dizkio herritarrari.