Humanitate Digitalak eta Hezkuntza

Loturak landuz: idazketa errazeko programa

Honakoa, idaztean letren arteko loturak modu erraz batean lantzeko programa bat da. Letren arteko loturen konplexutasunaren arabera irakasten da letrak lotzen, 'Letra xeheak bai!' argitalpeneko 6 letra-familia kontuan hartuz. Idazketaren ikaskuntza ahalik eta xamurren egiteko asmoz, loturak sailkatu egin ditugu: batetik, letren aurretiko loturak lantzen dira eta, bestetik, letren atzetiko loturak. Lotura horiek ulergarri egiteko, bigramak (bi letra segida) eta trigramak (hiru letra segida) duten hitzak lantzea proposatu dugu.

A modular grammar-helping tool for Basque: work in progress

In this article, we explain the first steps to-wards a grammar-helping tool for Basquefrom a ruled-based approach. Specifically,we show the first steps carried out for help-ing with verb agreement, some of the dif-ficulties encountered, which linguistic is-sues arise when new rules are designed,and future perspectives

Hizkuntza-teknologiak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: zenbat aukera, hainbat erronka

Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan hizkuntza-teknologiak egin dezakeen ekarpena azaltzea da artikulu honen helburua. Horretarako, hizkuntzalaritza konputazionala zer den eta eskolan zelan erabil daitekeen landuko da, alde batetik. Beste alde batetik, testuinguruari eta nazioarteko esperientziei gainbegirada orokorra emateaz gain, euskararen esparruan garatu diren baliabideei eta egiten ari diren ikerlanei ere erreparatuko zaie, etorkizuneko bideak eta erronkak alde batera utzi gabe.

Language In The Human-Machine Era (LITHME). COST Action number: CA19102.

LITHMEk bi helburu ditu: hizkuntzalaritza eta haren azpidiziplinak datorrenerako prestatzea; eta hizkuntzalarien eta teknologia-garatzaileen arteko epe luzeko elkarrizketa erraztea. Nola eragingo dio hizkuntzari teknologien gailentzeak nazioarteko zuzenbidean, itzulpenean eta beste lan linguistiko batzuetan? LITHMEk giza eta makina-arorako hizkuntzalariak eta interes-taldeak prestatzea du xede.

Pages

Subscribe to RSS - Humanitate Digitalak eta Hezkuntza