LIHLITH: Learning to Interact with Humans by Lifelong Interaction with Humans


LIHLITH proiektuak etengabeko ikaskuntza (ingelesez lifelong learning moduan ezaguna) txertatuko du gizakien eta makinen interakzioan, orain arte dauden elkarrizketa-sistemen kalitatea hobetzeko eta hauek domeinu berrietara hedatzeak duen kostua murrizteko helburuarekin.
Etengabeko ikaskuntzan oinarritutako sistema bat sekuentzialki atazak ikasten doa denbora aurrera doan heinean, eta ondorioz, iraganeko esperientzian oinarrituz, sistema hori geroz eta hobea izango da erlazionatutako etorkizuneko atazak aurrera eramaten. LIHLITH proiektua gizaki-ordenagailu elkarrizketan zentratuko da, eta garatuko den sistema ikasten joango da elkarrizketako iraganeko esperientzietatik, zehazkiago esanda, iraganeko interakzio bakoitzaren arrakasta edo porrotean oinarrituko da. Elkarrizketa saria sortzeko diseinatuta izatea da gakoa, elkarrizketa-sistemak jakin dezan ea interakzioa arrakastatsua izan den edo ez. Sari hori erabiliko da, besteak beste, elkarrizketaren kudeaketaz arduratzen den modulua eta domeinurako sistema entrenatzeko. Horrek ahalbideratuko du, alde batetik, sistemaren errendimendua hobetzea, eta, bestetik, garapen kostua jaistea, bai lantzen ari den domeinu konkretuan, baina bereziki beste domeinu berri batzuetako garapenean.
LIHLITH proiektuan ebaluazio protokoloak eta proba-bankuak garatu eta banatuko dira konparazio eta erreproduzigarritasun publiko eta zabalak egin ahal izateko etorkizunean.