Euskara (batua) ingurune digitalean: bidean ikasiXa eta etorkizuneko erronkak

Euskara batuaren etorkizuneko erronkak ingurune digitalean: horra Euskaltzaindiak Ixa Taldekooi paratu zigun gaia, Arantzazun 2018ko urrian egin zen biltzarrera gonbidatu gintuelarik. Ondorio hauek ateratzen ditugu artikuluan:
- Hizkuntza‐teknologien arloak garrantzi estrategikoa du hizkuntzaren etorkizunari begira.
- Hizkuntza-teknologia ardatz bat izango da Europan datozen urteetan, eta inbertsioak egingo dira; Espainian bada dagoeneko - plan bat, diruz ondo hornitua, eta Euskal Herrian ere pareko zerbait beharko genuke berandu baino lehen.
- Ikerkuntza eta trebakuntza espezializatuak bultzatu behar dira, egiten ari garena ez baita aski.
- Beharrezkoa da erreferentzia-zentro bat sortzea, unibertsitatearekin eta Langune/Eiken‐ekin lankidetzan: HiTZ, lehen aipatutako Hizkuntza Teknologiako Zentroa, izan daiteke, gure ustez, erreferentzia-zentro nagusi horri begirako lehen pausoa.
- Lortu beharko genuke arlo hau Eusko Jaurlaritzaren hurrengo zientzia‐planaren lerro nagusien artean sartzea, estrategikotzat hartzea; ez dadila izan, baina, txosten batean idatzita uztea bakarrik: ekintzak –eta dirua– behar dira, zenbait itsasargi-proiektu definitu eta garatzeko, eta erosketa publiko berritzailea sustatzen hasteko.
- Euskaltzaindiak ere bere lekutik eragile izan beharko lukeela honetan guztian, eta duen erreferentzialtasuna baliatu administrazioen aurrean, gauzak bizkortu daitezen.

Authors: 
I. Aduriz, I. Alegria, I. Aldezabal, X. Artola, A. Díaz de Ilarraza, N. Ezeiza, K. Sarasola, R. Urizar
Year: 
2018
Publication place: 

Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarra (Arantzazutik mundu zabalera), Arantzazun. “Euskara batuaren etorkizuneko erronkak ingurune digitalean” saioa. Arantzazu 2018

Publication type:

Publication clasification:

HiTZ: 
HiTZ