Ipuin-moldaketa herri-hizkerara egokitzeko, aldatzeko eta modu esanguratsuan kontatzeko markaketa: Ahozko komunikazioa lantzen eta aztertzen Haur Hezkuntzako gelan

Lan honetan Martin Txiki eta Basajaunak ipuinaren irakurketa ozen esanguratsuak talde zehatz bateko haurren hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunean izan duen eragin zuzena aztertu da, beren beregi diseinatutako esku-hartze eta ikerketa baten bidez. Zehatzago, ipuina bizkaierara moldatu da eta Mungiako Legarda HLHI ikastetxeko Haur Hezkuntzako 4 urteko gela batean irakurri da, horrek haurrek duten euskalkiaren ezagutzan eta egiten duten erabileran duen eragina aztertzeko. Esku-hartzea egiteko lan moldea konstruktibismoan oinarritu da. Beraz, haurrek euskalkiaren zein jabekuntza duten zehazteko aurretiazko jarduerak egin dira. Ondoren, ipuin horren irakurketa esanguratsua burutu da euskara batuan eta mendebaldeko euskalkian, horren osteko jardueren bidez, euskalkian irakurtzeak haur ezberdinen ahozko komunikazio-gaitasunean izan duen eragina neurtzeko. Orokorrean ondorioztatu da euskalkian egindako irakurketak gaitasun hori osotu duela, nahiz eta euren ama-hizkuntzaren arabera emaitza ezberdinak eman diren. GAKO-HITZAK: Ahozko komunikazio-gaitasuna, irakurketa esanguratsua, konstruktibismoa, ipuina, euskalkia
Egileak (ixakideak): 
Egileak: 
Udane Beaskoetxea, Mikel Iruskieta
Fitxategi publikoak: 
Urtea: 
2019
Artikuluaren erreferentzia: 
Tantak 31(1), 53--80

Argitalpen mota:

Argitalpen mota fina (argitalpen_sailkapen_ohia):