UBE: Hezkuntza komunitatea elkareraginean

Unibertsitateko geletatik Haur Hezkuntzako geletera jauzi handia dagoela deritzote ikasleek, nahiz eta praktikaldiak egin edota aipamen ezberdinetan aritu. Unibertsitateko gelatik zaila izaten da ikuspegi praktikoarekin hurbiltzea Haur Hezkuntzan ematen diren berrikuntzetara eta horietan nolabait eraginez ikastea. Lan honen helburua da Unibertsitate-Berritzegune-Eskola (UBE) ikasketa-zerbitzua deritzon proiektu pilotuan parte hartu duten ikasleen pertzepzioak aurkeztea, Haur Hezkuntzako (HH) graduan eta 2021/2022 ikasturteko “Berrikuntza Haur Hezkuntzako Eskolan” aipamenean. UBE proiektua IKD3 (i321-09) proposamenaren barruan dago eta UBEtik UPV/EHUk bere plan estrategikoan (2018-2021) jasotako gizartearekiko konpromisoari erantzun nahi zaio Berrikuntza aipamenean, eskoletan sustatzen ari diren “Mugimendu Autonomoaren” hezkuntza ereduarekin elkarrizketan jarriz unibertsitateko ikasleak. Proiektu honetan parte hartu duten ikasleen pertzepzioak aurkezteko, teoria eta errealitatea nola uztartu diren eta ikaslea erdigunean izatearen esperientzia modu kualitatiboan jaso da. Datuen analisia egiteko bi hurbilpen metodologiko erabili dira. Batetik, ikasleen iritzi-testuaren zati garrantzitsuenak analizatu eta bildu dira eskuz Nvivo 11 Pro programarekin, bestetik analisi kuantitatiboari dagokionez, hizkuntza-teknologiak erabili dira ANALHITZA eta Voyant Tools erabiliz. Ondoriorik nabarmenenak izan dira ikasleak gizarte eragileekin harremanean eta bere ikasketa prozesuaren ardatz bihurtuta, inplikazio maila igo egin da eta gizarteari zerbait itzuli eta ekarpen bat egiten dutela sentitu dutela.
Egileak (ixakideak): 
Egileak: 
Miriam Peña-Zabala, Nagore Martinez-Merino, Mikel Iruskieta
Urtea: 
2023
Artikuluaren erreferentzia: 
Estructura modular, metodologías activas y compromiso social en innovación educativa universitaria: La experiencia de la Facultad de Educación de Bilbao, UPV/EHU (2011-2021)
ISBN edo ISSN (aldizkari, kongresu, liburu edo liburu atalak): 
9788419506375

Argitalpen mota:

Argitalpen mota fina (argitalpen_sailkapen_ohia):

URLa (ahal dela DOI):