EDBL

Deskribapen laburra: 
EDBL Euskararen DatuBase Lexikala
Esteka (orokorra): 
Harremanetarako: 
i.alegria[at]ehu.es
Deskribapena: 

EDBL euskararen tratamendu automatikorako beharrezko den oinarri lexikala da. Hasiera batean, XUXEN zuzentzaile ortografikoaren euskarri gisa garatu bazen ere, denboraren poderioz helburu askotarako erreminta dela frogatu du, gaur egun, zuzentzaile ortografikoaren oinarri izateaz gain, MORFEUS analizatzaile morfologikoaren eta EUSLEM lematizatzailearen oinarri lexikala ere badelako. Etorkizunean, analisi sintaktiko-semantikorako ere erabiliko da.

Teoria linguistiko desberdinekiko neutrala, malgua, irekia eta erabilterraza izanik, corpusekin batera, lengoaia naturalaren prozesamenduko (LNP) lanetarako ezinbesteko tresna dugu. 120.000 bat sarreraz osaturik dago, hiru atal nagusitan banatuak: hiztegi-sarrerak (hiztegi konbentzional batean aurkitzen direnak bezalakoxeak), aditz-formak eta morfema ez-independenteak, bakoitza bere informazio morfologikoarekin.

Egun, ORACLE V7 kudeatzaileaz eta UNIX sistema eragilearen pean garaturik dago. Egitura hierarkikoz antolaturik dago, euskararentzat egokitutako kategoria-sistemaren arabera. Euskara batuko lexiko orokorra islatzea du helburu, eta lexiko horretaz LNPan beharrezko den informazioaren biltegi da.

Internet bidez kontsulta daiteke:

ixa2.si.ehu.es/edbl/

Funtzionalitatea: 

-

Teknologia: 
Oracle. XML exportation.
Berrikuntza: 

-

Garapena: 

Different projects funded by the Basque government.

Oharrak: 

Copyright: GI-97/1596