QLDB

Deskribapen laburra: 
Kitxuaren datu-base lexikala
Egileak (ixakideak ez direnak): 
Hugo Joel Quispe Onofre
Esteka (orokorra): 
Deskribapena: 
Kitxuaren datu-base lexikalak (QLDB) hizkuntza hitzen informazio linguistikoa gordetzen du. Datu-base honen helburuetako bat dialektuen arteko hesia gainditzea da. Esan gabe doa, datu-basean gordetako informazioa etorkizunean garatuko diren baliabide askoren iturbura izango da: ortografia-zuzentzailea, analizatzaile morfologikoa, dialektu arteko itzultzaile automatikoak, eta abar.
QLDBren diseinuan eta inplementazioan, urteetan zehar euskararen datu-base lexikalaren (EDBL) garapenean hartutako eskarmentuaz baliatu gara. Euskara, kitxua bezala, hizkuntza eranskaria da.
Datu-basea betetzen hasteko, Annette Rios-ek garatutako analizatzaile morfologikoaren lexikoa erabili dugu (Finite-State Techniques Applying to a Native American Language: Quechua. 2010).