Anaforen identifikazioa ikasketa automatikoaren bidez

Kurtsoa:

Saila:

Deskribapena: 
Azken urtetan, ikasketa automatikoa oso erabilia da hizkuntzaren tratamenduan. Euskararen kasuan, hainbat aplikazio egin dira teknika hauek erabiliz: testuen sailkapena, entitateen identifikazioa eta sailkapena, ... Proiektu honen helburua ikasketa automatikoko teknika hauek ataza berri bati aplikatzea da, anaforen identifikaziora, hain zuzen ere. Anafora, diskurtsoan lehenago aipatutako zerbaiti erreferentzia egiten dion elementua da, beraz, ataza honen helburua anafora eta dagokion elementua lotzea izango litzateke. Proiektu honen lehenengo urratsa, ikasketa automatikoko algoritmoak erabili beharko dituen ezaugarriak definitzea izango da. Hori zehaztu ondoren, algoritmo desberdinak proba daitezke bakoitzaren portaera aztertuz. Bukatzeko, interfaze bat defini daiteke anafora bat emanda, zeri egiten dion erreferentzia bilatzeko. Erabiliko den softwarea, WEKA Ikasketa automatikorako tresna izango da.
Irakaslea: 
Olatz Arregi
Esleitua: 
No
Estrategikoa: 
No
Kodea: 
0