01. XML Native Database direlakoen azterketa konparatiboa, eta IXA taldearen hizkuntza-tresnen integraziorako egokitzapena.

Kurtsoa:

Saila:

Deskribapena: 
Lan honek bi helburu izango lituzke: batetik, XML Native Databases, hau da, XML bere horretan gordetzen duten datu-base libre zein komertzialen ezaugarriak aztertzea, eta beren arteko azterketa konparatibo bat egitea; bestetik, IXA taldeak bere hizkuntza-tresnen integraziorako definitua duen estrategiari jarraikiz, datu-base horiek nola integratuko liratekeen ikustea, zein litzatekeen egokiena aztertzea, etab. Lana ez da azterketa-lan soil batera mugatuko. Izan ere, behin datu-baserik egokiena zein den erabaki eta gero, prototipo bat egingo bailitzateke, segmentazioen, analisi morfo-sintaktikoen eta lematizazioen liburutegiak datu-baseratuz. Prototipo hori egitean kontuan hartuko dira, noski, zein bilaketa-mota egin nahi diren, zein arazo planteatzen diren liburutegien eguneratzea egiterakoan, etab. Lanaren beste emaitza bat estrategia bat zehaztea litzateke, alegia, hizkuntza-tresna horiek XML datu-baseekin integratzeko zein pauso jarraitu beharko liratekeen definituko lukeen estrategia.
Irakaslea: 
Xabier Artola
Ikaslea: 
Miren Goenaga
Esleitua: 
Yes
Estrategikoa: 
No
Kodea: 
0