Euskarazko denbora-egituren azterketa eta corpusaren sorrera / Analysis of Basque temporal constructions and the creation of a corpus

Ikerketa-lan honetan euskarazko denbora-informazioaren prozesamenduan lehen urratsak egin ditugu. Horretarako, beste hizkuntzetan egin diren lanetan eta euskarazko denbora-egituren analisi linguistikoan oinarritu gara. Informazio hori baliatuta, euskarazko denbora-egiturak automatikoki tratatzeko ezaugarri linguistiko esanguratsuenak identifikatu ditugu eta horiek kodetzeko EusTimeML markaketa-lengoaia sortu dugu. Era berean, EusTimeMLri jarraituta denbora-informazioa eskuz etiketatuta duen EusTimeBank corpusa sortu dugu.

Euskara eta hizkuntza-teknologiak: egungo egoera eta zenbait proposamen

2018ko apirilaren 16an, Ixa Taldeko Iñaki Alegriak eta Xabier Artolak agerraldia egin zuten EAEko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordearen aurrean, “Euskara eta hizkuntza-teknologiak: egungo egoera eta zenbait proposamen” izenburupean. Ikus agerraldiaren bideoak: - http://www.legebiltzarra.eus/BASIS/izaro/webx/cm_scomise3/DDW?W%3D++ORDE...

Orriak

Ixa taldea RSS-rako harpidetza egin