Hizkuntzak ikasteko askotariko metodologiak erabili izan dira: metodo zuzena, itzulpen metodoa, metodo audiolinguala, metodo komunikatiboa, hurbilpen lexikoa, ariketetan oinarritutako metodoa, ikasleen erroreetan oinarritutakoa edota metodo eklektikoak. Azken urteotan, berriz, corpusekin «jolasteak» hizkuntzak modu esanguratsuan i(ra)kasteko aukerak eskaintzen dizkigunaren ustean gaude. Corpusekin «jolastuz» ikasteko, ezinbestekoa da tresna informatiko egokiak eskura izatea, zailtasun teknologiko handirik aurkezten ez duten eta edonork modu errazean balia ditzakeen tresnak prestatzea.