Paper

Inguma eta Wikidata uztartuz, euskarazko zientziaren ezagutza-graforantz

Inguma euskarazko ekoizpen zientifikoaren metadatuen bilduma 2000an sortu zen. Hogei urte beranduago, beste urrats bat eman nahi da datu-base horrekin, Inguma datuak Wikidata ezagutza-grafo libreari hurbiltzea, alegia. Datu Lotu Irekiak (LOD, Linked Open Data) paradigman oinarritzen da Wikidata. Datuen eraldaketa gauzatzeko gure esperimentuak, LOD ereduaren abantailak, eta aurrean ditugun beste egitasmo batzuk aurkezten dira artikulu honetan. Euskarazko ekoizpen zientifikoa mundu mailako ekoizpenaren testuinguruan erakutsi eta aztertzeko bidea zabaldu nahi da ekimen honen bitartez.

Mofologia Konputazionala Euskaraz, 35 urte

Artikulu honetan morfologia konputazionalaren garapena azaltzen da, Ixa taldeak euskararako egindako aplikazioa azpimarratuz. Bilakaera historikoa jaso nahi izan da, teknologiaren bilakaera eta aplikazioen bilakaera uztartuz, beti euskararen gainean egindakoa adibidetzat hartuta.

UBE: Hezkuntza komunitatea elkareraginean

Unibertsitateko geletatik Haur Hezkuntzako geletera jauzi handia dagoela deritzote ikasleek, nahiz eta praktikaldiak egin edota aipamen ezberdinetan aritu. Unibertsitateko gelatik zaila izaten da ikuspegi praktikoarekin hurbiltzea Haur Hezkuntzan ematen diren berrikuntzetara eta horietan nolabait eraginez ikastea. Lan honen helburua da Unibertsitate-Berritzegune-Eskola (UBE) ikasketa-zerbitzua deritzon proiektu pilotuan parte hartu duten ikasleen pertzepzioak aurkeztea, Haur Hezkuntzako (HH) graduan eta 2021/2022 ikasturteko “Berrikuntza Haur Hezkuntzako Eskolan” aipamenean.

Pages

Subscribe to RSS - Paper