Datu akademikoak

Nori zuzendua:

Hizkuntzalaritza eta Informatika uztartu nahi dituzten guztiei:

  • Filologo eta hizkuntzalariak
  • Informatikako eta Telekomunikazioetako ingeniariak
  • Itzulpengintza eta Interpretazioko graduatuak
  • Matematikariak
  • Alor hauetan ikertu nahi duten guztiak

Iraupena:

Urte t'erdi - bi urte.

Bi edo hiru ikasturtetan ere egin ahal izango da lanean dabiltzan profesionalek ere aukera izan dezaten.

  • Nahitaezko irakasgaiak: 15 ECTS.
  • Hautazko irakasgaiak: 45 ECTS.
  • Proiektuak eta Ikerketa-lanak: 30 ECTS.

GUZTIRA: 90 ECTS.

Hizkuntza:

Masterreko derrigorrezko irakasgaiak euskaraz eta ingelesez eskaintzen dira; talde bana sortzen da hizkuntza bakoitzerako. Hautazko irakasgai batzuk ere bi hizkuntzetan eskaintzen dira. Beste batzuk, berriz, hizkuntza bakarrean ematen dira (edo euskaraz edo ingelesez). Programa atalean zehazten da irakasgai bakoitza zein hizkuntzatan ematen den.

Matrikularen prezioa:

Matrikularen prezioak EHU/UPV ezartzen dituenak dira. Master honenesperimentazio maila 3 da.

Batzorde akademikoa:

Maite Oronoz (Informatika Fakultatea)
Ruben Urizar (Hezkuntza, filosofia eta antropologia Fakultatea - Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika)
Eva Navas (Goi Mailako Ingeniaritza Eskola - KomunikazioenIngenieritza)

Arduradun akademikoa:

Maite Oronoz Informatika Fakultatea - Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saila,
P. Manuel de Lardizabal, 20018 Donostia
943 015 298, haplap[abildua/at]ehu.eus