Sarrera
Hizkuntza aztertzea eta berau ordenagailu bidez tratatzeko dauden teknikak eta aplikazioak ezagutzea da masterraren helburu nagusia. Hizkuntz industrien barruan kokatzen diren aplikazioen artean honakoak sartzen dira:
-Testuen edizioa eta kudeaketa (zuzentzaile ortografikoak eta gramatikalak, hiztegi-laguntzak)
-Informazio-bilaketa eta eskurapena testu-masa handietan
-Itzulpen automatikoa
-Lengoaia naturaleko interfazeak
-Hizketaren tratamendua
Mota hauetako hainbat aplikazioz inguratuta gaude. Hala nola:
- Erabiltzen duzu Google translate zerbitzuan ematen duen itzuli dokumentu bat aukera?
- Gmail-en itzuli dituzu mezuak euskarara klik bakar batean?
Zuk esan esaldi bat euskaraz eta ingelesera pasatzen dizu. Probatu duzu telefonoan? - Deskargatu duzu Mitzuli aplikazioa android telefonora? Honek ere testua, audio eta irudiak itzultzen ditu 50 hizkuntza-bikoeetarako, librea da... eta HAP master honetako ikasle batek sortu du! Mitzuli
- Euskarara itzultzeko Matxin ere bai: (Elhuyar-Ixa), Neuro-Matxin (Ixa) eta Itzultzailea (Eusko Jaurlaritza)
- Segapoto-ren laguntzaz bertso bat osatu eta lagunei bidali diezu? Hori ere HAP master honetako ikasleek sortua da!
- Telebistako Jeopardy programan galderak erantzuten pertsonei irabazi zien programa. -Watson
- http://start.csail.mit.edu/index.php Galdetu: `How far is Bilbao from London?'
- Siri-rekin hitz egin duzu?
- Nola egiten dute albiste bilduma hori etengabe automatikoki eguneratuta mantentzeko?
- Loquendo,Nuance,Aholab: Entzun nola irakurtzen dituen zuk idatzitako testuak.
- Ikusi duzu testu-prozesadoretako 'Autosummarize' edo 'Autoabstract' tresna?
- Zein kantariren alde agertzen da txio gehien Twitter-en? LaVoz-Alicanteko Unibertsitatea
- Kartelak 20 hizkuntzatan?? QRak erabilita Albaola museoan posiblea da
- 900 hiztegi kontsultagarri ingeleserako, 300 espainierarako, 9 euskararako:
- Bilatu dituzu elurrarrekin (snow) zerikusirik duten hitzak One Look hiztegi-zerbitzuan?
- 50 hiztegi euskararako:
- Zein adjektiborekin erabiltzen da "mailegu" hitza? Bilatu Web-corpusen Atarian.
- Oraindik ez duzu erabiltzen ?
- Badakizu ixa-pipes tresnak Ixa Taldean sortu dugula eta euskara, ingelesa eta espainiera analizatzeko oso baliagarria dela.
- Hizkuntzarteko zubiak : Zertan lagun diezagukete hizkuntza-teknologiek Siriako errefuxiatuekin komunikatzeko eta laguntzeko?
Era honetako aplikazioak kudeatu eta sortzen ikasiko duzu gure masterrean.
Eusko Jaurlaritzak Infoingeniaritza linguistikoa aukeratu du bere ikerkuntza-lerro estrategikoren artean. Lerro honetan ikerketa eta garapena landuko duten ikertzaile berriak behar dira (informatikariak eta hizkuntzalariak).
2001-02 ikasturtetik gabiltza ikastaro hauek eskaintzen.
Hizkuntza Teknologiaren mundu honetan sartu nahi duzu gure eskutik?
DIZIPLINARTEKOTASUNA:
- Sei sail eta beste horrenbeste jakintza-arlo batu gara doktorego-programa honen koordinazioan: Lengoaia eta Sistema Informatikoak, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa, Komunikazioen Ingenieritza, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala.
- UPV-EHUk ondoko erakundeekin egin du hitzarmena, azpiegituran eta irakaskuntzan lankidetza izateko: Elhuyar fundazioa, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, S.L.VICOMTECH, Asociación Centro de Tecnologías de Interacción Visual y Comunicaciones, Robotiker Tecnalia, Langune.
- Beste Unibertsitateekin lankidetza:
- Universitat de Barcelona
- Universitat Politécnica de Catalunya
- Urije Universiteit, Amsterdam
- Dublin City University
- Universität Zürich
- Technische Universität Darmstadt
- Sapienza. Università di Roma