HAP-LAP

Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua
Language Analysis and Processing

(C) Joserra Martínez (Txerra) eta Sacha Tovar
    

Sarrera

Aplikazio aurreratuak gailu digitaletan integratzen joan ahala gure eguneroko bizitzaren parte garrantzitsua ere bihurtzen ari dira azkar asko. Aplikazio hauen oinarrian daude Hizkuntzaren Analisiaren eta Prozesamenduaren teknikak, hala nola, itzulpen automatikoa, hizketaren ezagutze eta sintesi automatikoa, elkarrizketa-sistemak, galderak erantzutekoak, informazio-erauzketa edo webean bilatzeko sistemak. Funtsezko osagaiak dira Adimen Artifizialean oinarrituriko soluzioetan, jendeari eskaintzen baitizkiote modu naturalak makinekin komunikatzeko (hala nola, Sirirekin edo Alexarekin) edo beste pertsona batzuekin jarduteko (adibidez, Skypen itzulpen automatikoa baliatuz), baita informazio-biltegiak eta beste gauza asko ere.
Teknologia horiek ezinbestekoa dute beste jakintza-arlo batzuetako ezagutza, hala nola, informatikakoa, hizkuntzalaritzakoa, estatistikakoa, adimen artifizialekoa, ikasketa automatikokoa, logikakoa... Baldin informatikaria, ingeniaria edo matematikaria bazara, jakin nahiko duzu gailu horien azpian zein oinarrizko konputazio-tresna dauden edo nola integra daitezkeen aplikaziook beste aplikazio batzuetan edo web-orrietan. Berriz, filologoa edo hizkuntzalaria bazara, jakin nahiko duzu, ziurrenik, nola erabiltzen den aplikazio horietan ezagutza linguistikoa: lexikoa, gramatika eta hitzen adierak; analisi morfologiko, sintaktiko eta semantikoa etab.


Ikasturte
akademikoa

Programa
Egutegia
Irakasleak
Irakasgaiak


Argazkia: artzubi

 
Master Tesiak

Master Tesiak



Argazkia: artzubi


Informazio
praktikoa

Prestatu zure egonaldia
Lan eskaintzak


Argazkia: ezezaguna

Kontaktua
Manuel Lardizabal pasealekua, 20018 Donostia


+34 943018139


elena.gonzalez[at|abildua]ehu.eus