Master Tesia

Tituloa: 
Euskararako HPSG gramatikaren lehen proposamena
Egilea: 
Jon Alkorta Agirrezabala
Laburpena: 
LABURPENA Proiektu honetan euskararako HPSG gramatika baten lehen urratsak eman ditugu. Guztira lau hizkuntza fenomeno landu ditugu: hitz hurrenkera askea, perpaus baten analisi ezberdinak, aditzen azpikategorizazioa eta izen-sintagma. Hitz hurrenkeran, HPSGko zerrenden aurrean Kategoria Gramatikaleko eredua hobetsi dugu. Perpaus baten analisi ezberdinak eragozteko, berriz, erregela sintaktiko bat egin dugu. Aditzen azpikategorizazioan, japonierako HPSG ereduari jarraituz, balentzia (VAL) balioa erabili dugu; osagai batzuk onartuta gramatikak funtzionatzeko. Azkenik, izen-sintagman, izena alde batetik eta determinatzailea eta kasua beste aldetik banatzea erabaki dugu, horrek izen-sintagmaren gramatika orokortzeko aukera ematen duelako. Hizkuntzaren lau fenomeno horiek lantzeaz gain; horietan oinarrituta HPSG gramatika bat garatu eta inplementatu dugu LKB tresnaren bidez. Hori dela eta, gramatika gauza da esaldiak automatikoki aztertzeko. Bigarren maila batean, Minimal Recursion Semantics formalismoa ere zerbait landu dugu eta euskara adibidetzat hartuta Oinarrizko Iragarpen bat nola sortzen den aztertu dugu. Hitz gakoak: euskara, HPSG, Minimal Recursion Semantics, hitz hurrenkera, aditzen azpikategorizazioa, anbiguotasuna, izen-sintagma. ABSTRACT The aim of this project is to create an HPSG-based grammar for Basque. We have worked on four linguistic phenomena: free word order, ambiguity, verb subcategorization and the structure of noun-phrases. Regarding the free order of sentence constituents, we have favoured an analysis based on Categorial Grammar instead of the classical HPSG approach based on ordered lists of subcategorized elements. We have dealt with ambiguity creating a specific syntactic rule that blocks redundant analyses. In the case of verb subcategorization, we have used the valence (VAL) feature, following the approach devised for Japanese. Finally, in noun- phrases, we have distinguished the noun from the morphemes for case and determiner. This decision gives the possibility to generalize the grammar of noun-phrases. Besides the work on these four linguistic phenomena, we have developed and implemented an HPSG-based grammar using the LKB development environment. Therefore, the system can automatically analyze a number of sentences. In this work, we have also developed the Minimal Recursion Semantics. We have created and analyzed an Elementary Predication based on one sentence in Basque.
Tutorea: 
Koldo Gojenola Galletebeitia
Urtea: 
2014