Master Tesia
Tituloa:
Ikasleen laburpen-corpusa eta laburpen-gaitasunaren ebaluazioa: oinarri metodologikoak
Egilea:
Unai Atutxa Barrenetxea
Laburpena:
Laburpena eta laburtzen jakitea oso garrantzitsuak dira gizarteko hainbat esparrutan
gaur egun; hori dela eta, ikasleek beraien ikasketa-prozesuan garatu beharreko
konpetentzia da laburtze gaitasuna. Lan honetan ikasleek nola laburtzen duten ulertzen
saiatuko gara, laburpen on eta kaskarren arteko ezberdintasunak zeintzuk diren aztertuz,
ikasleari eman beharreko feedbacka diseinatu ahal izateko, etorkizunean. Horretarako
ondorengo lau urrats nagusi hauek eman ditugu: i) Ikasleen estrakzio eta abstrakzioak
automatikoki biltzeko diskurtso-egituran oinarritutako Compress-Eus tresna sortzea,
ii) ikasleen estrakzio eta abstrakzio laburpenak ebaluatzeko ebaluazio-irizpideak
proposatzea, iii) ikasleen laburpenak ebaluatzea, irakasle adituek egindako laburpenekin
alderatzeko eta iv) ikasleek laburtzeko erabilitako estrategiak aztertzea. Lortutako
emaitzek erakusten dute laburpen bat egoki ebaluatzeko konpetentzia ezberdinak
garatuta izatea eskatzen dituzten hainbat ataza ebaluatu behar direla. Izan ere, ikasleek
beharrizan ezberdinak dituzte laburpen bat egiterakoan
eta beharrizan horiei
erantzuteko beharrezkoa da ataza bakoitza ondo ebaluatzea eta ikasleari eman beharreko
feedbacka ondo diseinatzea.
Gako-hitzak: Ikasketa-prozesua, laburpena, diskurtso-egitura, feedbacka, ebaluazioa
Abstract:
Nowadays, summaries and summarization are really relevant in some fields of our
society, that is why the ability to summarize is a student competence that have to
develop and show during their learning process. The aim of this paper is to understandhow students summarize school texts, analysing the differences between good and bad
summaries, so that we will be able to design a feedback to the students in a foreseeable
future. To do so, our method follows these four steps: i) Create a tool called Compress-
Eus that collects students' extracts and abstracts summaries based on relational
discourse structure. ii) Propose the evaluation criteria to evaluate students' extracts and
abstracts summaries. iii) Evaluate students' summaries by comparing them with other
summaries made by experts (teachers). iv) Analyse the summarisation strategies
performed by students. The results show that several tasks have to take into account
when evaluating, which shows that students have developed different competences, in
order to do a correct evaluation of the summaries. In fact, students differ from each
other in terms of their needs when summarizing and in order to answer to these needs,
not only every task must be correctly evaluated, but also is need to design appropriately
each student's feedback.
Key words: learning process, summarization, discourse structure, feedback, evaluation
Fitxategia:
Tutorea:
Mikel Iruskieta
Urtea:
2018